Sukaldeko tresneria
Itxura
Sukaldeko tresneria | |
---|---|
culinary equipment (en) eta utensil (en) | |
Honen parte | Sukalde |
Osagaiak | Sukaldeko ontziteria Sukaldeko tresna |
Sukaldeko tresneria da elikagaiak prestatzeko edo elikagaiak zerbitzatzeko erabiltzen diren tresnak, etxetresna elektrikoak, platerak eta mahai-tresnak. Sukaldeko tresnak ere erabil daitezke elikagaiak prestatu aurretik edo ondoren kontserbatzeko edo gordetzeko.[1][2]
.
Ohiko tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldean tresna ugari daude. Sukaldeko tresnen elementu ohikoenen artean hauek daude[3]:
-
Alanbrezko saskia]]: Frijigailuan jakiak sartzeko saskitxoa.
-
Almaiz edo motrailua: Osagaiak zanpatuz, xehatzeko, birrintzeko edo saltsa batzuk egiteko erabiltzen den tresna.
-
Aluminio papera: Prestaketak estaltzeko erabiltzen den metalezko papera.
-
Armiarma (sukaldeko tresna): Jaki prestatuak, likido berotik ateratzeko tresna.
-
Arrabola: Ore desberdinak zabaltzeko edo luzatzeko tresna.
-
Arrain-aizto, labana edo ganibeta: Arrainak errazioetan mozteko labana.
-
Arrautza harilduak egiteko iragazkia: Gozogintzako arrautza-hariak egiteko erabiltzen den tresna.
-
Balantza elektrikoa: Osagaiak pisatzeko tresna.
-
Biberoia: Saltsa hotzak platerean edertzeko eta era kontrolatu batean zabaltzeko erabiltzen den ontzia
-
Bi piezako moldeak: Gaileta edo hostorea duten pastel gazi-gozoak prestatzeko eta errazago ateratzeko erabiltzen den moldea.
-
Bihotz-erauzlea: Sagarrari bihotza erraz kentzeko tresna.
-
Birringailu edo arraspagailu: Osagaiak arraspatzeko edo igurtziz birrintzeko edo txirbilak ateratzeko erabiltzen den tresna.
-
Birringailu elektrikoa: Prestaketa bat birrintzeko tresna; gehienetan, gero saltsa bihurtzeko. Robota edo kuterra ere esaten zaio.
-
Birringailu errefinagailua: Gozogintzan, askotariko aleak ( arbendola, hurrak eta bestelako fruitu lehorrak) forma edo tamaina desberdinetan moztu edo birrintzeko erabiltzen den makina.
-
Bitsadera: Osagaiak biltzeko, edo bitsa kentzeko erabiltzen den tresna luzea.
-
Bizkotxo-moldea: Bizkotxoak laberatzeko molde itxia.
-
Blini-zartagina: Bliniak (puztutako krepe moduko taloak), prestatzeko zartagina.
-
Bonboi moldeak: Bonboiak prestatzeko moldeak.
-
Brotxa: Prestaketa desberdinak margotzeko tresna.
-
Budin moldea:Budinak prestatzeko moldea.
-
Burruntzaliak edo burruntzalitxoak: Likidoak, saldak eta saltsak biltzeko erabiltzen den tamaina desberdineko tresna.
-
Burruntzi mekanikoa: Oilaskoak haga batean sartu, eta mekanikoki buelta eman, eta era berean erretzen duen labea dugu.
-
Cataplana, jakiak lurrunetan prestatzeko ontzia, Portugalgo gastronomiakoa.
-
Dornilloa, egurrezko kazola modukoa, motrailu baten antzera erabiltzekoa.
-
Ebakitzeko makina (sukaldeko tresna): Osagaiak xafla finetan mozteko tresna elektrikoa.
-
Ehunezko iragazkia: Gauzarik finenak iragazteko erabiltzen den tresna.
-
Erretilua: Ontzi zapala, normalean osagaiak zabaltzeko erabiltzen dena.
-
Espatula: Jakiak hondoari ez itsasteko eta mugitzeko erabiltzen den tresna.
-
Estalkia (sukaldeko tresna): Prestaketa bat edo molde bat tapatzeko erabiltzen denari esaten zaio.
-
Ezkatak kentzekoa: Arrainei ezkatak kentzeko erabiltzen den tresna
-
Film papera edo plastiko gardena: Plastikozko paper xafla fin eta gardena, prestaketa desberdinak estaltzeko erabiltzen dena.
-
Frijigailua: Osagai desberdinak frijitzeko tresna. Gasarekin edo elektrizitatearekin funtziona dezake.
-
Galbahea edo bahea: Irinak iragazteko tresna.
-
Gastronorm: Sukaldeko makineria guztietarako prestatuta dauden ontzi eta erretilu desberdinak. Denak tamaina estandarrarekin, eta sukaldeko makinaria desberdinetan erabilgarriak izango direnak.
-
Gomazko espatula edo mihia: Kazola, pertz eta ontzietatik osagai guztiak biltzeko mingain formako tresna.
-
Gozogintzako arraspa: Mahaietan itasitako ore desberdinak berreskuratzeko edo kentzeko erabiltzen den xafla fin eta malgua
-
Gozogintzako espatula: Altzairuzko espatula edo tresna luzea. Gozogintzan kremak banatzeko edo tartak mugitzeko erabiltzen da.
-
Gozogintzako eta okintzako labea: Gozogintzako eta okintzako prestaketak labekatzeko labe berezia.
-
Gozogintzako plaka edo erretilua: Gozogintzako prestaketak labekatzeko erabiltzen den plaka edo erretilua
-
Gozogintzako pieza biko moldeak: Tartak erraz desmoldatzeko erabiltzen diren moldeak.
-
Grilla: Aterik ez duen eta goitik bakarrik berotzen duen labea da. Gratinatzeko edo gainerretzeko erabiltzen da, jeneralean.
-
Guraizeak edo artaziak: Jakiak ebakitzeko tresna.
-
Hagatxoak eta Hagaxkak: Arrautzak edo beste osagai desberdinak irabiatzeko erabiltzen den tresna. Altzairuzko haga, bertan osagai desberdinak iltzatzen direlarik, ondoren, labean, burruntzian, frijigailuan, plantxan edo parrilan kozinatzeko.
-
Hartzitze-armairuak: Gozogintzako eta okintzako oreak hartzitzeko armairua.
-
Hezur erauzlea: Olibei hezurrak kentzeko gailua.
-
Hezurgabetzeko aizto, labana edo ganibeta: Haragiari hezurrak kentzeko labana.
-
Hotz ganbera: Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantentzeko hozkailu armairu handia.
-
Hozkailua: Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantenduko dituen biltegia.
-
Hustekoa edo bolak ateratzeko tresna: Patata, kuiatxoak, meloia… borobil formazko zatiak lortzeko aukera ematen digun tresna.
-
Hutsean ontziratzekoa: Jakiak kontserbatzeko hutsean ontziratuko dituen makina.
-
Ildaskatzailea: Limoien azala ildasken bidez apaintzeko tresna.
-
Infragorrizko fokuak: Zerbitzatzeko platera, denbora laburrez bero mantentzeko erabiltzen den bero-sortzailea.
-
Irabiagailu elektrikoa: Osagai desberdinak harrotzeko erabiltzen den gailua; elektrizitateak darabilen haga handi baten bitartez.
-
Iragazki fina: Saltsa edo saldak iragazteko erabiltzen den metalezko sare fina.
-
Izotz ganbera: Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko plaka batzuekin eginiko armairu handia.
-
Izotz makina: Izotzak egiteko makina.
-
Izotz bolak ateratzekoa: Izozkia bola formarekin ateratzeko tresna.
-
Izozkailua: Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko gai den armairu txikia.
-
Izozki makina: Izozkiak egiteko erabiltzen den makina.
-
Jamonera edo urdaiazpiko-ohola, kalitatezko urdaiazpikoak erakutsi eta handik produktua mozteko tresna.
-
Katilua: Pertza baina txikiagoa, kantitate txikiak nahastu edo irabiatzeko erabiltzen den ontzia.
-
Kazoa: Kantitate txikiak, berotu edo egosteko erabiltzen den metalezko ontzia.
-
Kazola edo eltzea: Kozinatzeko erabiltzen den tamaina desberdineko ontzia. Multzo txiki ertainentzako prestaketak burutzeko ontzia.
-
Kazola zabala: Arraina saltsan kozinatzeko, barazkiak erregosteko, sueztitzeko edo salteatzeko erabiltzen den ontzia. Talde txikientzat arroza prestatzeko ere egokia.
-
Kolpe erdiko aizto, labana edo ganibeta: Pieza handiak eta hezur bigunak ebakitzeko aiztoa
-
Kolpeko aizto, labana edo ganibeta: Haragia hezur eta guzti ebakitzeko aiztoa.
-
Konbekzio labea: Haizagailu batek aire beroa mugituz darabilen labea.
-
Krepeak egiteko zartagina, krepera: Oinarria lodiagoa eta alboak baxuagoak dituen zartagin berezia da. Krepeak egiteko erabiltzen da noski.
-
Labeak: Beroaren ondorioz osagaiak erretzeko erabiltzen den armairua. Gasezkoa, elektrikoa, mistoa, haize berokoa , bero zuzenekoa....izan daitek
-
Labeko erretilua: Labera osagai eta prestaketa desberdinak sartzeko ontzia.
-
Labeko papera: Labean egositako prestaketak erretilura ez itsasteko erabiltzen den papera.
-
Lapiko elektrikoa: Gozogintzan krema desberdinak egiteko erabiltzen den ontzia dugu.
-
Lata irekigailua: Metalezko ontziak zabaltzeko gailua.
-
Listari edo sukaldeko haria: Osagai desberdinak lotzeko sukaldean erabiltzen den ari gogorra.
-
Lurrezko edo buztinezko kazola: Lurrez eginiko ontzia. Prestaketa zehatz batzuetarako erabiltzen da.
-
Lurrunetan egosteko kazola: Hermetikoki itxitako ontzia da. Barruan uraren lurruna presioz sartzen da; hartara, osagaia egosiz.
-
Lurrunetan egosteko labea: Lurrun beroa sortzen duen labea. Bertan osagai desberdinak egosteko aukera izango da.
-
Lurrunetarako Gastronorm erretiluak: Lurrunetan egostekoan erabiltzen diren erretilu zulatuak, Gastronorm tamaina estandarrekoak.
-
Madalena moldea: Madalenak egiteko erabiltzen den paperezko moldea
-
Mahai azpiko hozkailua: Lanerako mahaia eta hozkailu funtzioa egiten duen armairua
-
Mahai beroa: Baxera barruan bero mantentzeko edo zerbitzatutako plater, erretilu edo bestelako ontziak denbora batez bero mantentzeko armairua.
-
Mahuka muturra: Mahukaren amaieran jartzen dugun punta txikia. Krema, esne-gain edo ore desberdinei forma emateko.
-
Mahuka (sukaldaritza): Krema desberdinak zabaltzeko erabiltzen den tela edo plastikozko konoa. Honen irteeran mahuka muturra jarriko da; krema hori guk nahi dugun forman bertatik ateratzeko.
-
Mandolina (sukaldaritza tresna): Barazkiak forma berezi edo zehatzetan mozteko eskuko gailua.
-
Maria bainua: Ur berotan sartzen den ontzia, bere barruan duen elementua berotzeko edo bero mantentzeko.
-
Maria bainu elektrikoa: Maria bainu funtzioa egiten duen mahaia dugu. Iturri baten bitartez urez betetzen da eta hustubidea du. Elektrizitate edo gas bitartez ura berotzen du.
-
Marmita ertaina: Haragi erregosi edo gisatuak talde ertainentzat prestatzeko ontzia.
-
Marmita finkoa: Mugitu ezin den lapiko handia,
-
Marmita: Kazola handia eta altua; kantitate handiak kozinatzeko erabiltzen den lapikoa. Normalean saldak edo egosketa handiak burutzeko.
-
Matxetea: Hezurrak ebakitzeko erabiltzen den labana handia.
-
Metalezko eskularru babeslea: Ebakitzeko makina elektriko edo labanarekin hezurgabetzeko garaian, eskuak babesteko eskularrua dugu.
-
Mikrouhin labea: Uhin elektromagnetikoen bitartez berotzen duen labea.
-
Mutur leuna: Mahukaren muturrean jartzen den punta-lisoa.
-
Mutur kizkurra: Mahukaren muturrean jartzen den punta-kizkurra.
-
Muturtxoak: Mahukaren puntan, barruko krema edo orea guk nahi dugun tamaina edo forma ateratzeko erabiltzen dugun gailua.
-
Labana muturzorrotz edo puntazorrotza Sukaldeko labana txikia, barazki desberdinak zuritu eta ebaketa delikatuak burutzeko.
-
Likido neurgailuak: Osagai likidoak neurtzeko ontziak.
-
Ogi moldea:Ogi oreak laberatzeko moldea.
-
Ohola: Osagaik gainean jarri eta mozteko edo xehatzeko tresna.
-
Onil edo inbutua: Likido bat mutur estuko ontzi batera pasatzeko tresna.
-
Ontzi edo eltze elektrikoa: Gozogintzako prestaketa batzuk egiteko erabiltzen den ontzi elektrikoa.
-
Oregailu elektrikoa: Beso baten laguntzaz, gozogintzako eta okintzako ore desberdinak landu eta oratzen dituen gailu elektrikoa.
-
Ore ebakigailua: Oreak forma zehatz batekin ebakitzeko tresna.
-
Ostra irekigailua: Ostrak zabaltzeko gailua.
-
Paella-ontzia: Paellak egiteko erabiltzen den ontzi bereizgarria.
-
Parrillako pintzak: Parrillan eta distantzia batera, osagai desberdinak mugitzeko balioko digun tresna.
-
Parrillak: Ikatzaren bero zuzenaren bitartez, jakiak erretzeko erabiltzen da. Gaur egun gasezkoak edo elektrikoak ere izaten dira.
-
Pasta egostekoa: Pasta italiarra egosteko lurrean trinko dagoen ontzi handia. Urez betea dagoena eta saski bat duena barruan. Pasta egosteko denborak finkatuak ditu.
-
Pasta gurpila: Pastak edo pizzak mozteko erabiltzen den tresna.
-
Pasta freskoa egiteko gailua: Pastak freskoa luzatu eta mozteko erabiltzen den gailua.
-
Pastelgintzako labea: Pastelgintzarako erabiltzen diren labe bereziak. Baxuak dira eta beroa, denean, berdin banatzea dute bereizgarri.
-
Pertz edo bola: Metalezko katilu handia; osagaiak nahasteko edo irabiatzeko erabiltzen da.
-
Piper ontzia: Piperbeltza momentuan birrintzeko gailua.
-
Plantxa: Jakiak erretzeko erabiltzen den metalezko xafla lodia. Gasezkoa edo elektrikoa izan daiteke.
-
Plantxako espatula: Plantxan erabiltzen den tresna motz, zabal eta gogorra osagaiak plantxan mugitzeko.
-
Presio eltzea: Egosaldi luzeak eskatzen duten prestaketak egiteko erabiltzen den kazola. Denboraren laurdenean edo herenean egosten dira osagaiak.
-
Puregailua: Barazkiak pure bihurtzeko tresna.
-
Sabarin moldea: Sabarinak prestatzeko moldeak.
-
Sardea: Punta desberdinak dituen tresna; normalean, osagaiak mugitzeko eta xerratzeko erabiltzen dena.
-
Saretxoa: Gozogintzan prestaketak estaltzeko erabiltzen da.
-
Saute: Prestaketak salteatzeko erabiltzen den altzairuzko kazola baxua
-
Sifoia: Esne gaina edo aparrak prestatzeko gailua
-
Silikonazko azpikoa: Ore desberdinak itsatsi gabe laberatzeko, erretilu azpian jartzen dena. Labetik kanpo, karamelu batzuk zabaltzeko ere balio du. Pralinea egiteko adibidez.
-
Silikonazko moldeak: Silikonaz eginiko forma desberdineko moldeak. Oreak laberatzean, ez itsasteko, eta erraz soltatzeko balio dute.
-
Sopletea: Sukaldaritzako edo gozogintzako prestaketak gainerretzeko balioko duen gailua.
-
Sorbete makina: Sorbeteak egiteko erabiltzen den makina.
-
Sukaldeko robota: Osagaiak xehatzeko, birrintzeko eta ore bihurtzeko erabiltzen den tresna elektrikoa.
-
Sutondoko kanpaia: Sukaldean sortzen diren keak erretiratzeko makineria
-
Tajina: Marokoarrek erregosi edo gisatu desberdinak prestatzeko erabiltzen duten lurrezko ontzia.
-
Tarta eraztuna edo uztaia: Tarta egiteko erabiltzen den molde irekia.
-
Tartaleta moldeak: Opil eta pastel gazi-gozo txikiak egiteko moldeak.
-
Tipula aiztoa: Tipula eta barazki mozketa gehienak egiteko erabiltzen den labana.
-
Tortillen prentsatzailea: Tortilla mexikarrak prestatzeko garaian orea zapaldu eta forma emateko erabiltzen den gailua.
-
Triangelua: Salda beroaz beteta dauden marmita handiak azkarrago hozteko azpialdean jartzen den triangelu formako oinarria.
-
Txaira edo zorrozkailua: Labana zorrozteko tresna.
-
Txinatar iragazkia: Saltsa, salda edo krema desberdinak iragazteko erabiltzen den altzairuzko kono formako tresna.
-
Ukondoko kanila: Eskuak erabili gabe ukondoreakin kanila ireki eta ixteko aukera emate duen kanila. Kanilla hau eskuak garbitzeko erabiltzen da.
-
Urdaiazpiko aiztoa, labana edo ganibeta: Urdaiazpikoa xerratzeko labana luze eta malgua.
-
Uztaiak: Gelatina duten gozogintzako prestaketa ugariri forma emateko edo aurkezteko garaian platerak edertzeko erabiltzen dira tamaina desberdineko uztaiak .
-
Wok txinatarra: zartagin sabel sakonekoa, batzuetan konikoa.
-
Xarlota-moldea: Xarlota edo Charlotteak egiteko moldeak.
-
Xerratzeko aiztoa, labana edo ganibet: Osagai desberdinak xerratzeko erabiltzen den labana luze eta malgua.
-
Xukagailu, xukadera edo iragazkia: Prestaketa desberdinak, pastak, arroza.... iragazteko erabiltzen den metalezko tresna.
-
Zartagin baskulagarria: Kantitate handietan kozinatzeko eltzea dugu. Finkoa da eta baskularra. Gisatuak, arrozak edo kantitate handiak frijitzeko erabiltzen da.
-
Zerbitzatzeko erretilua: Talde handientzako Ingalaterrako eran zerbitzatzeko erabiltzen diren erretiluak
-
Ziztatzeko hagak: Prestaketa desberdinak bertan ziztatzeko eta era honetan kozinatzeko erabiltzen den tresna
-
Zukugailua: Eskuz zitrikoekin zukuak egiteko gailua.
-
Zuku-makina elektrikoa: Fruituak birrindu eta zukuak egiteko gailu elektrikoa
-
Zurigailua: Patata edo barazki desberdinak zuritzeko erabiltzen den tresna.
-
Zuritzeko makina: Patata asko batera zuritzeko erabiltzen den makina elektrikoa dugu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kitchenware - definition of kitchenware by The Free Dictionary. Thefreedictionary.com.
- ↑ Essential Kitchen Tools Checklist. Real Simple.
- ↑ «Sukaldaritza liburua/Tresneria — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).